Soraluze Kooperatibak 50. urteurreneko irudia
aukeratzeko aurkeztu diren lanen erakusketa inaugurazioa egin zen aurreko barixakuan kooperatibako
lehendakariaren eskutik.
{mosimage}
Muro
iruindarraren “Reto al futuro” eskultura izango da Soraluze Kooperatibak erabiliko
duen irudi berria. Murok “kooperatibak izan duen historia eta izango duen
etorkizuna” uztartu nahi izan ditu eta irudi “modernoa” eman nahi izan dio
berak sortutako lanari. Eskultura bera hiru metroko tamainan apirilaren 27an
ipiniko dute Osintxuko egoitza nagusian.
Guztira bost parte hartzaile izan ditu
eskultura lehiaketak, Alberto Ramirez soraluzetarrak “sustraitze”
lana aurkeztu du esate baterako. Iñigo Arregi, Aitor Ruiz de Egino eta Arturo Andrade izan dira
lehiaketara aurkeztutako gainontzeko eskultoreak. Lan danak hilaren 21era arte
egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa aretoan, astegunetan 19:00etatik
20:30era eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era.
Bestalde, kooperatibak izan duen
garapena iruditzeko argazki zaharrez eta modernoez jantzi dute erakusketa aretoa.
Hemen inaugurazio ekitaldian jasotako irudi
batzuk:
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}