Soraluce Kooperatibak, egun Danobat-en parte denak, 50 urte beteko ditu aurten. Hori ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte: hilaren 13tik 21era eskultura-erakusketa ipiniko dute kiroldegian, kooperatibak antolatutako eskultura lehiaketako partehartzaileen lanekin.
Egun horretan bertan, sari banaketa egingo dute eta bertan jasoko du Javier Murok eskultura onenaren saria bere "Etorkizunari erronka" lanagatik. Hilaren 21a bitartean ikusgai egongo dira artelanak kiroldegian, ordutegi honekin: Astegunetan 19.00etatik 20.30era eta zapatuetan 12.00etatik 13.30era.
Apirilaren 24an, 50 urteetako historia jasotzen duen liburua aurkeztuko dute, bizipenez eta anektdotaz josia datorrena. Apirilaren 27an berriz, bazkari-ekitaldia egingo dute Arane kiroldegian bazkideei eta sortzaileei eskerrak emateko aprobetxatuz.
{mosimage}