Lehenengo puntuak ihes egin dio Laskuri

plaentxia_com 2012ko api. 2a, 14:57

Titin III-Merinok 22-16 garaitu zituzten Xala-Laskurain ligaxkako lehen partiduan. Futbolean Prefernteak garaipen garrantzitsua eskuratu du sailkapeneko bigarren postua mantenduz. Atletismoan, Azkoitia-Azpeitia maratoiean hiru soraluzetar izan dira. Argazkian maratoiko une bat. uztarria.com

 
 
 
 
Xala-Lasku bikoteari ihes egin dio eskuz binakako finalaurrekoetako lehen puntuak. Adarragan jokatu zuten Titin III-Merinoren aurka. 1-11ko aldea ipini zen bigarrenen alde eta behintzat buelta ematen jakin zuten, 22-16 amaitu baitzen partidua.
 
Erregional Preferentea bigarrena da
Joan den jardunaldian Preferenteak 1-0 Zumaiakori irabazi eta gero, sailkapenean 2. postuan kokatu da taldea, 44 punturekin. Lagun Onak azpeitiarrak jarraitzen dute buruan, 48 puntu batuta. 
 
Erregionalak Kopa jokatzen dihardute eta ederki gainera, 4-3 Zestoa Bri irabazita. Sailkapenean Irauli eta Ontzerriren atzetik, hirugarrenak dira. Eibarren Gazteak izango dute arerio. 
 
Hernani "B"k berriz, egurra eman zion Sorako Jubenilari (4-1). Ezozin izango da hurrengo partidura, Burumendiren aurka. Ia puntuak etxean geratzen diran. 
 
Baina benetako egurra Infantilek jaso zuten, Urki "B"k 9 gol sartu baitzizkieten neskei, eta hauek, bat ere ez. Bergara jasoko dute hurrengo norgehiagokan. 
 
XIX. Azkoitia-Azpeitia maratoian plaentxiarrak
Diego Garciaren omenezko XIX. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian hiru soraluzetar izan dira: Xabier Lijo, Ilaki Arrondo eta Zuhaitza Rodriguez.
 
IZENA OROK. KATEG. DENBORA
Xabier Lijo
314
113
1:30:37
Iñaki Arrondo
674
382
1:41:32
Zuhaitz Rodriguez
729
406
1:44:15