Soraluzeko Herrira-k mobilizatzera deitu du

plaentxia_com 2012ko api. 2a, 13:08

Barixakuan aurkeztu zuten Herrira mugimendua Zinean. Ehunetik gora herritar eta herriko hainbat elkarte eta alderdi politikotako ordezkariak batu ziren bertan. Aulki hutsak sinbolo hartuta, dantza, poesia eta musikaz girotuta aurkeztu zituen Herrirak bere asmoak.


 
 
Mugimendu berriak Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Parot dotrina berretsi izana gaitzetsi zuen eta herritarrei Estatuak mugiarazi ahal izateko mobilizatzera dei egin zieten. Modu berean, "dagoeneko gehiengo zabala osatzen duten presoen eskubideen aldeko herritarrak" mobilizatzeko helburuarekin datozen hilabeteetan antolatuko dituzten ekimenen berri ere eman zuten.
 
Apirilean, Pedro Jose Etxeberriak espetxean 23 urte bete dituela salatuko dute eta maiatzean berriz herriko plaza betetzea izango dute helburu, Euskal Herri osoan zehar zabalduko "Plazara" ekimenaren bitartez.

Soraluzeko Herrira-k, preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko "herritarren mugimendu zabala osatu eta ibilbide oparo bezain motza egiteko bokazioa" duela adierazi zuten.
 
{mosimage}
 
{mosimage}
 
{mosimage}
 
{mosimage} 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.