"Herrira" bilgunea aurkeztuko dute gaur, Zinean

plaentxia_com 2012ko mar. 30a, 13:00

Preso eta senideen giza eskubideak errespetaratzearen aldeko jarrera erakusteaz gain, Estatuei eskaera hori egin entzunarazteko lanean dihardu HERRIRA mugimenduak, Soraluzen eta beste hainbat herritan. Soraluzeko bilguneak gaur aurkeztuko du bere burua, 20.00etan Zinean.
 

 
Aurkezpenean Peio Etxeberria, Lurdes Txurruka, Eloi Uriarte eta Sabin Mendizabal soraluzetarren egoeraren berri emango da eta etorkizunean preso eta iheslariak herriratzeko proposatuko diren ekimenen berri emango da. 
 
Informazio gehiago: http://herrira.org/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.