M29ko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du greba komiteak

plaentxia_com 2012ko mar. 28a, 15:49

Lan erreforma saltzeko giza katea egingo dute Zubi Nagusian 19.00etan. Martxoaren 29a herrian zehar egingo den manifestazioarekin abiatuko da. Donostia edo Eibarko manifestazioetara joateko Erregetxera hurbiltzeko eskatu dute. 

 
 
Biharko greba orokorraren aurretik motorrak berotzeko Soraluzeko greba komiteak giza-katea antolatu du gaur arratsaldeko 19.00etan Zubi Nagusian.
 
Erreforma salatzeko eguna baina, bihar izango da herrian zein euskal hiruburuetan. Greba komiteak honako deialdiak egin ditu:
 
Martxoaren 29ko mobilizazioen agenda
Goizeko 10.00etan manifestazioa herrian zehar.
Goizeko 11.00etan Donostiako manifestaziora joateko Erregetxean elkartzeko deia egin dute. 
Arratsaldeko 15.00etan bazkari eztabaida izango da Gaztetxean. 
Arratsaldeko 17.30ean, Eibarko manifestaziora joateko Erregetxean elkartuko dira.