Santiago-Santanak antolatzen hasteko lehen bilera irekia

plaentxia_com 2012ko mar. 28a, 14:49

2012ko Santiago-Santana jaiak antolatzen hasteko lehen bilera deitu dute gaur Kultura Batzordetik, 20.00etan zinegotzi gelan. Jai partehartzaileak izatea nahi dute, eta herritar ororen ekarpenak jasoko dira. Honez gain bilerara agertu ezin arren, ekarpenen bat egin nahi duenak udaletxera deitu dezake, 943 75 30 43 zenbakira.
 
Bestetik, auzo bileren txanden barruan gaur Santa Ana, Kalebarren eta Frontoi kaleetako bizilagunak bilduko dira, 18.30ean saio aretoan, euren kezkak komunikatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.