"Herrittik herrixandako
egindako jaixak nahi badittugu, ezinbestian gure parte hartzia
biharrezkua da" esan dute Galtzagorriek, "gaztiak gara, irudimena eta freskotasunakin ilusiñua
da gure bidelagunik onena".
Beti defenditu dutena izango dute ardatz, jai
parekide, partehartzaile eta euskaldunak izatea. Beraz, ekarpenak
egiteko, parte hartzeko edota iritzia eman nahi duen orok, kiroldegiko ganbarara jo beharko du, gaur iluntzeko 21.00etan.