Anartz Mujika seigarren sailkatu da Donostia eta Hondarribia arteko mendi lasterketan

plaentxia_com 2012ko mar. 26a, 17:02

"Talaia Bidea" Donostian hasi eta Hondarribian amaitzen den 31 kilometroko mendi lasterketa da. Xabier Lijo plaentxiarrak ere hartu du parte, beteranoen kategorian. Argazkiak: Fortuna Kirol Elkartea


 
 
 
 
Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak aurten bigarrenez antolatu du Donostia eta Hondarribia lotzen dituen froga hau. 31,2 kilometro ditu eta Talaia Bidea bereziki polita da. Hara korrikalariek egin beharreko ibilbidea:
 
Donostiako Gros auzotik Uliara igo ziren, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko. Ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igo ziren eta gainetik, beheranzko bide luzea hartu zuten Biosnar lurmuturreraino, itsaso ondotik. Guadalupera igo eta Hondarribiko kasko zaharra zeharkatuz helmugarantz abiatu ziren. Aipatu, Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egin zutela. 
 
Mujika plaentxiarrak 2 ordu eta 26 minututan amaitu zuen proba eta sailkapen orokorrean 6. geratu zen, Senior kategorian 5. postuan.
 
Lijok 3 ordu eta 3 minututan amaitu zituen 31 kilometroak, beteranoen kategorian. Zorionak bioi!
 
ANARTZ MUJIKA LEDO
02:26:23
XABIER LIJO PEREZ
03:03:49
 
{mosimage} 
Txapeldunak elkar besarkatu zuten helmugan.
 
{mosimage}