Erregional Preferenteak 2-7 indartsu batez garaitu du Idiazabal

plaentxia_com 2012ko mar. 26a, 16:14
Garaipenak lortu dituzte Sorako Erregionalek, Preferenteek eta Jubenilek. Kadeteek eta Infantilek galdu egin dute. Sartu albistera emaitza denak ikusteko:
 
Erregionalak Trintxerperen zelaian jokatu du asteburan eta hiru puntuak eskuratu ditu (1-2). Garaipen honi esker 20 puntu dituzte eta hirugarrenak dira zerrendan. Iraulik lider jarraitzen du 24rekin, atzetik Ontzerri, 21ekin.
 
 
Erregional Preferenteak ere kanpoan jokatu du Idiazabalen aurka eta garaipenarekin itzuli dira, 2-7 alde haundiaz amaitu zuten. 
 
Zumaiako hartuko dute asteburu hontan Ezozin. Zumaiakok Sorak baino bi partidu gehiago irabazi ditu eta 44 punturekin sailkapenean bigarrena da. 
 
 
Jubenilek ere mendean hartu dute Behobia Ezozin jokatutako neurketan (5-3). Bederatzigarrenak dira sailkapenean. 
 
Sorako Kadeteak ostera, punturik eskuratu barik egin dute etxerako bidea, Arizmendik 6-1 garaitu zituzten eta. Infantilak ere, etxean jokatu eta 3-5 amaitu zuten partida. 
 
Datozen partidak
Erregionala - Zestoa "B"
Erreg. Preferentea - Zumaiako
Hernani "B" - Jubenilak
Kadeteak - Arrasate "B"
Urki "B" - Infantilak