Futbol 7ko txapelketa Ezozin jokatuko da

plaentxia_com 2012ko mar. 27a, 12:00

Kirol Sailak antolatzen duen areto futbol txapelketa, aurten futbol zazpiko txapelketa izango da eta Ezoziko futbol zelaian jokatuko da.
 
Txapelketa maiatzaren 19an abiatuko da eta finalak uztailaren 21ean izango dira. Gallastegi udal kirol teknikariak aurreratu du partiduak zapatu goizetan jokatuko direla. Izena ematean 50 euro ordaindu beharko dira eta taldea osatuko duten jolakarien izenak eman (15 jokalari taldeko eta gehienez 16 talde). Horretarako Arane kiroldegira deitu (943752466) edo kirola@soraluze.net helbidera idatzi. Azken eguna apirilaren 27a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.