Partidu gogorra jokatu zuten atzo
Xala-Laskurain eta Bengoetxea-Apraizek Eibarko Astelena pilotalekuan. Gertatuko zena aurreikustea zaila zen, are zailagoa sailkatzeko baldintza jakinak bete behar direnean.
Bada azkenenean plaentxiarraren alde egin du zoriak, Xala eta biak atzokoan irabazi eta Irujok eta Barriolak Labriten
galdu egin baitzuten (12-22). Horrela, finalerdietarako bidea zabaldu zaio bikoteari.
Eurekin batera hauek dira azkenaurreko lehia
jokatuko duten bikoteak:
Bilbo, martxoak 31, 17:15h
Olaizola II - Beroiz
Berasaluze - Albisu
Logroño, apirilak 1, 17:00h
Titin - Merino
Xala - Laskurain