“Kale-dantza” Eguna umore onean, txistua eta dantza uztartzeko aitzakia
Kaleko txistularitza indartu eta herri osoa dantzan jartzeko asmoz antolatu dute herriko txitulari eta dantzariek “Kale-dantza” eguna, matxoaren 24rako. Zitara herriko 50 txistulari inguru daude gonbidatuta eta Urratseko dantzariek oinak lehertu arte girotuko dute jaia.
“Kale-dantza” Egunakin ze da lortu nahi dozuena?
Azken urtietan txistuak kale presentzia galdu dau eta egun seinalatuetan bakarrik etaratzen dogu kalera. Martxuan 24a herriko txistulari eta dantzarixak batzeko eguna izango da, Soraluze dantzan jartzeko eguna. Txistuak daukan indarra herrittarren artian kutsatzeko asmua daukagu. Musika eskolak ez dittu txistu eskolak emoten eta ondo pasatuz gaztetxuenen artian zaletasuna haunditzia da gure erronka.
Ze egitarau antolatu dozue horretarako?
Goizeko 10etan Plaza Zaharrian batu eta txistularixen kalejiria egingo dogu Mesedeetako Amaren Egoitzaraino. Bertan, dantzarixekin batera, fandango era arin-arina dantzatu eta herrira jaitsiko gara, kaliak girotzera. 11:30ean buruhaundixen kalejiria izango da eta 12etan salda eta txorizua jateko tartia be hartuko dogu. Indarrak batuta, dantzarixak eta dantzan egin nahi daben herrittarrekin batera kalejiran urtengo dogu, txistu doinua eta dantza herrikoiak tartekatuz. 15etan Allegron bazkaldu eta 18:30ean hasiko dan txistu-dantza-poteo herrikoiakin bukatuko dogu eguna.
Txistuaren aldeko aldarria egin nahi dozue orduan.
Urtiek aurrera egin ahala txistuan kale presentzia gutxitzen juan da, eskolak desagertu arte. Egun seinalatu batzutan mantendu da tradizinua, Santa Zeziliako edo Santa Agedan esaterako, baina batzuntzat instrumentu serixua da eta horrekin apurtzia nahi dogu.
Ze emon dotsue zeuei txistuak?
Juerga mordua eta jai-giro ugari! Herriko bizitza musikaleko parte sentiarazten zaittu domeka goizian kalejiran txistua jotziak. Musika bidez bazterrak alaitzia bizipoza emoten dau!
Animatu herrittarrak “Kale-dantza” Egunian parte hartzera!
Haur, gazte zein heldu batu eta danok alkarrekin egun pasa zoragarrixa egingo dogu, barre artian, dantzan eta kantuan!