Bergarako Kultur etxean aurkeztu dituzte gaur goizean, 2012rako abentura berriak Jardun, Pil-Pilean eta Txatxilipurdi Euskara Elkarteetako kideek.
Txatxilipurdiko Lander Juaristik azaldu du duela bost urtetik dihardutela alkarlanean "Udako abenturak" antolatzen eta bi urte dira Pil-Pilean ere gehitu zitzaiela: "Elkarlanean gauzak errezago egiten dira, baliabideak edota jakintza konpartituz" esan dute.
Balorazio positiboa egin dute: "Bai gazteek, baita guk geuk ere positiboki baloratu ditugu udalekuak"; estrategikoak ere badirela gehitu du "gazteak haien egunerokotik irten eta euskera hutsez biziko diren mundura pasatzen dira. Euskeraz bizitzea posible den lekura".
Udaleku hauetaz gain, Euskal Udalekuetan izen ematea ere zabalik da jada. Behean aurkituko duzue Abaigar, Bernedo eta Goñiko udalekuetako informazioa.
Hiru opor aukera, hiru adin tarterendako
2012rako hiru abentura aurkeztu dituzte, Zerain, Orio eta ´Kosta ala Kosta´. Aukeratu zeurea!
Zerain: 10-12 urte
1go txanda: Uztailaren 3tik 11ra
2. txanda: Uztailaren 11tik 19ra
36 plaza bakoitzean
Goierriko herri txiki honetan naturaz gozatzeko aukera paregabea izango dute LH 5-6 mailetako gaztetxoek. Bertako aterpetxe berrian egingo dute lo, belargune ederrak, errekatxoa, hainbat ibilbide egingo dituzte eta pizinara ere joango dira.
Orio: 12-14 urte
1go txanda: Uztailaren 1etik 11ra
2. txanda: Uztailaren 11tik 21era.
40 plaza bakoitzean. Oharra: Bietan 40 plaza egongo dira, baina lehen hamabost egunetan Arrasateko
gazteek lehentasuna izango dute beste herrietako gazteekiko.
Hamabost urte daramatza Txatxilipurdik Orioko udalekuak antolatzen. Aurten egoitza lekuz aldatu dute, Orio-Aian dagoen Zingira kanpinean egingo dute lo gazteek.
Orioko udalekuek arrakasta haundia izan dute: "Arrakastatsuak izaten dira, kanpinean egiten dute lo eta autonomia ematen diegu eguneroko beharrak egiteko" azaldu dute. Uretako ekintzak praktikatzeko aukera izango dute.
´Kosta ala Kosta´: 14-16 urte
Uztailaren 5etik 16ra.
30 plaza.
Mendialdean hasi eta kostaldean amaitzen diren udaleku ibiltari hauek hiru elkarteen artean antolatzen dituzte. Otazan (Araba) hasi eta Gipuzkoako kostaldean amaituko dute bidaia. Hemen ere, gazteekin elkarlana sustatuko dute: "Autonomia emango diegu ekintzak elkarrekin antolatzeko. Tailerrak eta hainbat ur ekintza ere egingo ditugu" azaldu du Maite Kintanilaa Pil-pileaneko kideak.
{mosimage} Izen-ematea
Datozen egunetan udalekuen informazio guztia jasotzen duten eskuorriak banatuko dituzte eskoletan. Izena emateko idatzi euskara@pilpilean.com edo deitu 943 751304 telefonora. Azken eguna maiatzaren 2a.
Prezioa
Udaleku guztiak 275 euroko prezioa dute. Familia ugaria dutenek edo Jardun, Txatxilipurdi edo Pil-Pilean Euskara Elkarteko kideek %5eko beherapena izango dute. Biak betetzen dituenak, %10ekoa.
Euskal Udalekuetan izen ematea ere zabalik
"Uda bat, hamaika irri euskara giltzarri! " lemapean zabalik da izen ematea Abaigar, Goñi eta Bernedoko udalekuetan. Aukera aparta dira zuen umeak giro euskaldunean pasatu ditzaten. Izen ematea www.euskaludalekuak.org orrian bertan egin daiteke edota 626 029 479 telefonora deituta, 18.00etatik 20.00etara bitartean, apirilaren 13a baino lehen!
ABAIGAR
1go txanda: uztailak 1-15
Adina: 95, 96 eta 97an jaiotakoak.
2. txanda: uztailak 15-29
Adina: 98 eta 99an jaiotakoak.
3. txanda: uztailak 29 abuztuak 7
Adina: 95, 96 eta 97an jaiotakoak.
Prezioa: 250 euro
BERNEDO
1go txanda: uztailak 1-15
Adina: 00 eta 01ean jaioak. Prezioa: 250 euro
2. txanda: uztailak 15-23
Adina: 02 eta 03an jaiotakoak. Prezioa: 140 euro.
3. txanda: uztailak 23-31
Adina: 02 eta 03an jaiotakoak. Prezioa: 140 euro.
4. txanda: uztailak 31 abuztuak 8
04 eta 05ean jaiotakoak. Prezioa: 140 euro.
5. txanda: abuztuak 8-23
97, 98 eta 99an jaiotakoak. Prezioa: 265 euro.
GOÑI
1go txanda: uztailak 8-17
Adina: 04 eta 05ean jaiotakoak. Prezioa: 160 euro.
2. txanda: uztailak 17-30
Adina: 00 eta 01ean jaiotakoak. Prezioa: 230 euro.
3. txanda: uztailak 30-abuztuak 8
Adina: 02 eta 03an jaiotakoak. Prezioa: 160 euro.
Informazio gehiago: euskaludalekuak.org