Sorako Kadeteak Aloñamendi "B" garaitu du bere etxean (0-2)

plaentxia_com 2012ko mar. 19a, 18:12
Infantilek sartutako bi golek ostera ezin izan zuten Iraulik egindako seien aurka. Datorren astean Arizmendi hartuko dute. Sartu albistera talde guztien emaitzak ikusteko.
 
Erregional Preferenteak garaipena lortu du Antzuolaren aurka (1-0). Hiru puntuek bosgarren postuan jarri du taldea, 38 punturekin. Idiazabalen aurka izango du hurrengo lehia, zapatu honetan. 
 
Kopa jokatzen diharduen Erregionalen bigarren taldeak ez du zori bera izan. Irauliren zelaian 4-1 amaitu zuten norgehiagoka, eta eurekiko aldea haunditzen ari da sailkapeneko liderra. 
Iraulik 24 puntu ditu, Ontzerrik 20 eta Sorakoek 17. Asteburu hontako aurkaria Trintxerpe-Azkuene "B" izango dute, haien zelaian. 
 
Jubenilek sailkapeneko behekaldetik irten ezinda daude. Azken lehia galdu egin dute, Vasconiaren aurka (2-1). Kadeteek ostera, kanpoan jokatu eta hiru puntuekin etorri dira etxera. Aloñamendi "B"ri, 0-2 irabazi die eta sailkapenean hirugarren daude.
 
Infantilek Zumaiako bigarren taldea hartu dute Ezozin. Lehen taldeari irabazi bazioten ere, beste hauekin ezin izan dute eta 2-6 galdu dute. Kadeteek moduan, Arizmendiko taldearen aurka neurtu beharko dute.
 
Datozen neurketak 
Preferentea-Idiazabal
"B" Erregionala-Trintxerpe-Azkuene "B"
Jubenilak-Behobia 
Arizmendi-Kadeteak 
Infantilak-Arizmendi