"Como como coco, me descoco poco" antzezlana gaur gauean Zinean

plaentxia_com 2012ko mar. 16a, 14:25

Emakumeek beren barruan gordetzen dituztenak azaleratzen saiatuko dira Josune Monton eta Laura Lopez aktoreak. Antzezlaneko momentu bat.

 
 
 
 
Quemadura Antzerki Taldeak "Como como coco, me descoco poco" antzezlana taularatuko du gaur gaueko 22.15ean, Zinean.
 
Udaleko Parekidetasun Batzordeak antolatutako antzezlanean, emakumeek beren barruan gordetzen dituztenak azaleratzen saiatuko dira Josune Monton eta Laura Lopez aktoreak. Emakumeei burutik pasatzen zaizkien pentsamenduak, eraikitzen dituzten izaerak, zalantzak...
 
Abiadura eta erritmo biziko antzezlana izango dela aurreratu dute udaletik.
 
Bideo-foruma martxoaren 30ean
Martxoaren 8aren harira antolatutako azken ekitaldia, "Las chicas del calendario" (Calendar Girls, 2003) helduentzako bideo-foruma izango da. 
 
Datorren barixakuan, gaueko 22.15ean, Zinean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.