Federico Cuenca plaentxiarra saritu dute Armeria Eskolako VI. Industria Argazkilaritza lehiaketan

plaentxia_com 2012ko mar. 16a, 12:35

Cuencak "Mendeurrenaren Sari Berezia" jaso du "Los sueños del abuelo" argazkiagatik. Armeria Eskolak 100 urte bete ditu eta horren harira sortutako sari berezia da Cuencak jasotakoa. 

 
 
 
 
 
Eibarko Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkarteak "Industria Argazkilaritzari buruzko VI. Argazki Digitalen Lehiaketa" antolatzen du urtero.
 
Aurten Federico Cuenca Galarraga plaentxiarrak "Mendeurrenaren Sari Berezia" jaso du "Los sueños del abuelo" argazkiarekin. Armeria Eskolak 100 urte bete ditu eta horren harira sortutako sari berezia da Cuencak jasotakoa.
 
Gainontzeko sarituak Zigor Astigarraga, Javier Arcenillas, Asier Camacho eta Joaquin Sanchez Romero izan dira.