Euskaraz Bizi! Egunerako autobusa antolatu dute

plaentxia_com 2012ko mar. 15a, 15:15

Auzolanetik sortutako egitarau zabala izango du zapatuko jaiak. Euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman eta jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitasmoa izanen da. Animatu eta egin bat euskararen aldeko jaiarekin! Sartu albistera

 
 
 
 
 
 
 
 
 
EHEk deituta Euskaraz Bizi Eguna izango da heldu den martxoaren 17an Donostian.

Auzolanetik sortutako egitarau zabala izango du zapatuko jaiak. Euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman eta jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu egitsmoak.
 
Egitarau zabal horren baitan, azpimarratzekoa izango da "Euskalduna naiz eta harro nago!" lelopean egingo den Nazio Manifestazioa, 18.30ean Bulebarretik.
 
Manifestazioari, eta bide batez, Euskaraz Bizi Eguna zure atxikimendua agertzeko modua hemen

Euskaraz Bizi Eguneko egitaraua
Goizetik hasita, Bonberenea txaranga eta Porrotx pailazoa, kantu jira, kale animazio, bakarrizketa saioak...
 
Gozatuz ikasteko, hizkuntza jokabideen tailerra egingo da.
 
Herri bazkaria eta arratsaldean, Nazio manifestazio koloretsua.
 
Ondoren Patxaranga eta Herri Dantzak eta kontzertuak: Skakeitan, 3gabe2 eta Betagarri

Soraluzetik autobusa irtengo da
Izen emateko azken egunak dira, horretarako asmoa duenak egin erreserba: Pil Pilean Euskara Elkartean, Arrano tabernan edota Iratxo Goxodendan. Aukera egongo da, autobusian joanaldia, etorria edota joan-etorria egiteko.
 
Informazio gehiago: www.euskalherrianeuskaraz.org