Herriko Mendi Taldeko kideak Deban izan dira asteburuan, eskolarteko XXV. ibilaldi neurtuan.
Debagoienako eta debabarrenako umeak izan ziren bertan eta herritik 37 lagun joan ziren.
Ibilbide luzeena egin zuten plaentxiarrek, 15 kilometrokoa, Deban hasi, Arbilera igo (435m), Itziarretik pasa eta Deban amaitu zuten martxa.
Argazkian herriko partehartzaile batzuk ageri dira Santa Katalinan ateratako argazkian.