Debegesak "Artzain Txikiak" izeneko esperientzia tursitikoa antolatu du Lasturren domeka honetan. Familia osoari zuzendutako ekintza da, zeinetan antzinako baserriko bizimoduan murgiltzeko aukera izango den, orduan lantzen ziren ofizioak gogora ekarriz.
Lasturko plazan hasiko da irteera, goizeko 10.30ean. Latxa arraza euskalduneko artaldea ezagutu eta Idiazabal gazta zelan egiten den ikasiko dute. Artilearekin "tapiz" bat egiten ere ikasiko dute
ehun-tailerrean.
Lasturko errota zaharrera ere joango dira artoa ehotzera eta familia osoak talo
tailer batean hartuko du parte, prestatutakoa dastatzeko aukera
izango dute.
Izena emateko Debako Turismo Bulegora deitu behar da 943192452 edo turismoa@debabarrena.net.
Informazio gehiago: www.debabarrenaturismo.com