Plaentxiatarrak ere izan ziren Lilatoian

plaentxia_com 2012ko mar. 13a, 12:31

Herri lasterketaren 23. edizioan 2.000 emakumek baino gehiagok hartu zuten parte, euriari eta haizeari kontra eginez, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde elkartu ziren. (+gehiago) Irudia: lilaton.com

 
 
 
Martxoren 4an, Lilatoia emakumeentzako herri lasterketa egin zen Donostiako kaleetan zehar. Ibilbidea bost kilometrotakoa izaten da, Boulevardetik irten eta bertan amaitzen da.
 
Herri lasterketaren 23. edizioan 2.000 emakumek baino gehiagok hartu zuten parte, euriari eta haizeari kontra eginez, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde. 
 
Bertan izan ziren hiru plaentxiatar eta hirurek antxitxiketan egin zituzten bost kilometroak (patinen gainean egiteko aukera ere badago).
 
Honatx izenak eta bakoitzak egindako denbora:

 Izenak  Denbora
 OIHANE LASA
 0:28:03
 IXONE IÑARRA  0:28:03
 EIDER VARELA
 0:30:23

Informazio gehiago: lilaton.com

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.