Kontrargiko kideen argazki erakusketa martxoaren 31ra bitartean

plaentxia_com 2012ko martxoaren 12a

Kontrargi Argazki Kolektiboko kideek 2011. urtean ateratako argazkiz osaturiko erakusketa gaur iluntzean irekiko da. Hilabete bukaerara arte iraungo du argazki erakusketak. Bertaratzen direnek Kolektiboko zazpi kideek ateratako erretratuak aurkituko dituzte: Carlos de Cos, Ekaitz Uzin, Fernando Oregi, Isaac Zamakola, Julio Mendikite, Mario Loscos eta Mikel Valerorenak. 
 
Ordutegia:
Astegunetan: 19.00etatik 20.30era.
Asteburu eta jaiegunetan: 12.00etatik 13.30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.