Sorako Kadeteek mendean hartu zuten Antzuola

plaentxia_com 2012ko mar. 12a, 13:17

Sorako Futbol taldeen artean Kadeteek lortu dute garaipen bakarra Antzuolari 4-0 gailenduta. Infantilek Zumaiakoren aurka jokatutako neurketa 6-2 bukatu zen. Erregional Preferenteak berdindu egin dute Mutrikuren zelaian eta "B" Erregionalak eta Jubenilek ez dute punturik eskuratzerik izan.

 
Azken aurreko jardunaldian, ohiko emaitzei buelta emateko esperantza izpi bat izan bazuten ere, Infantilek 6-2 amaitu zuten Zumaiako FTren zelaian jokatu partidua. Berraondo entrenatzaileak aurreko astean azaldu zuen Zumaiako taldea arerio berria zela taldearentzat. Azkenean, besteen jokoa hobea izan da eta hiru puntuak eurei dagozkie.
 
Sorako neskak hiru punturekin jarraitzen dute, hurrengo asteburuan  Zumaiako "B" taldea hartuko dute Ezozin. 
 
Sorako Preferenteak bana (1-1) berdindu zuen Mutrikuren zelaian, bi puntu batuta, 35 puntu dituzte eta zortzigarrenak dira sailkapenean. Hurrengo arerioa Antzuola izanen dute. 
 
"B" Erregionalak 0-1 galdu zuen Asoleus donostiako taldearen aurka. Eta hurrengo partidua ez dirudi samurragoa izango denik, Irauliren aurka jokatuko dute. Taldeko lehenak dira Irauli 21 punturekin, Ontzerri bigarren (19 puntu) eta Sorako taldea hirugarren (17 puntu).
 
Igoera fasean, Jubenilak Martutenen aurka 1-3 galdu zuten etxean. Sailkapenean Martutene Soraren aurretik kokatu da, lidertzan Vasconia dago 19 punturekin. Azken honen zelaian neurtuko dira datorren asteburuan Sorako Jubenilak.  
 
Kopa jokatzen diharduen Kadetea behintzat 4-0 gailendu zitzaion Antzuolari . Datorren jardunaldia Aloña Mendi "B"ren aurka lehiatuko dira. 
 
Datozen partiduak
Erregional Preferentea - Antzuola
Irauli - "B" Erregionala
Vasconia - Jubenilak
Aloña Mendi "B" - Kadeteak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.