Soraluzeko txuri-urdinek IX. urteurrena ospatuko dute

plaentxia_com 2012ko mar. 9a, 14:18

Lagun taldearen bederatzi urteak ospatzeko jaiak kaleak hartuko ditu aurten ere. Puzgarriak eta Gorritiren abereak Plaza Zaharrean izango dira eta herriko kaleetan zehar txaranga poteoa egingo dute bazkal aurretik.

 
 
 
Aurten, bederatzi urte beteko ditu Soraluzeko Errealzaleen peñak eta aurten ere, kaleak hartuko ditu urteurren jaiak.
 
Goizeko 11etan sabela bete eta barrua berotzeko salda eta txorizoa banatuko dute Plaza Zaharrean. Eguerditik aurrera, umeentzako puzgarriak egongo dira bertan. Baita Gorriti eta bere abereak ere, Plaza Zaharrean (12etatik 14etara eta 16etatik 19etara). 
 
Eguerdiko 12.30ean buruhaundiak ibiliko dira erdigunean, txikienen gozamenerako eta 13.00ean, Mikel de la Cruzi omenaldia egingo diote. Horren ostean, herriko errealzaleek talde argazkia aterako dute. 
 
13.00ean, txarangarekin poteoa egingo dute herrian zehar eta bukatzeko Txurrukara igoko dira futbolzaleak bazkari ederraz gozatzera.