Hainbat emakume eta herritarrek egin zuten bat bart arratsaldean eginiko elkarretaratzearekin. Pankartak "Euskal Herria parekidetasunetik eraiki" zioen pankartaren atzean, udaleko ordezkariak eta emakumeen topagunekoak izan ziren.
{mosimage}
Aurrean izan zuten, Tere Guenetxeak Emakume Langilearen Nazioarteko eguna irudikatzeko eraikitako "emakumea", bere eskubideen zerrenda luzea idazmakinan idazten diharduena.
"Samurtasun eta irrifarre artean surfeatzera"
Gaur bestetik, Ixabel Milleten eskutik ipuin kontaketa saioa izango da
22.30ean zinean. Milletek azaldu du "Emoziotegia"k "samurtasun eta
irrifarren artean, emozioen gainean surfeatuko dugu eta oso ongi pasako
dugu".
{mosimage}Helduek imaginazioa gehiago landu behar luketela uste du Milletek, "ongi pasatzea garrantzitsua da, eta ez txikitan bakarrik!".
Ipuinen berezitasuna, adinik gabekotasunean datzala dio eta bide
horretatik, arimari zuzenean hitz egiteko gaitasuna ematen dutela dio.
Zine sesio hirukoitza domekarako
Domeka honetan, haurrentzako zine sesio berezia antolatu du Emakumeen Topaguneak. Zehatzago esanda, sesio hirukoitza izango da, 17.00etatik aurrera, Zinean.
Hasteko, "Hirukiak: Pirata Andreak" eskainiko dute, "Troiako Elena" gero eta "Oliver Twist" amaitzeko.
Emakumeen "burujana" ardatz hilaren 16ko antzerkian
"Como como coco, me descoco, poco"
Quemadura Antzerki Taldearen emanaldia antolatu du Udaleko Parekidetasun Batzordeak, martxoaren 16rako.
Antzezlan honetan, emakumeek beren barruan gordetzen dituztenak azaleratzen saiatuko dira Josune Monton eta Laura Lopez aktoreak. Emakumeei burutik pasatzen zaizkien pentsamenduak, eraikitzen dituzten izaerak, eta abar.
Abiadura eta erritmo biziko antzezlana izango dela aurreratu dute udaletik.