Emakumeen eskubideak defendatzeko elkarretaratzearekin bat egiteko eskatu du Emakumeen Topaguneak

plaentxia_com 2012ko mar. 8a, 17:53

Nazioarteko eguna irudikatzeko bere eskubideak idazten diharduen emakumea ipini dute kontzejupean. Ixabel Milletek bihar publiko helduari "Emoziotegia" izeneko ipuina kontatuko dio.

 

 

 

Emakume Langileen Nazioarteko eguna gaur bada ere, atzo hasi ziren martxoaren 8ko ekitaldiak, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasun egoerak bistaratzeko ekimenarekin.
 
Eguna aldarrikatzeko  antolatutako ekimenek gaur izango dute segida, arratsaldeko 18.00etan elkarretaratze herrikoia egingo da Plaza Barrian eta 19.30ean pintxo-pote feminista herriko tabernetan zehar.
 
Biharko berriz, Ixabel Milleten eskutik ipuin kontaketa saioa izango da 22.30ean zinean. Milletek azaldu du "Emoziotegia"k "samurtasun eta irrifarren artean, emozioen gainean surfeatuko dugu eta oso ongi pasako dugu".
 
{mosimage}Helduek imaginazioa gehiago landu behar genukeela dio: "Ongi pasatzea garrantzitsua da, eta ez txikitan bakarrik!"
Ipuinen berezitasuna, adinik gabekotasunean datzala dio eta bide horretatik, arimari zuzenean hitz egiteko gaitasuna ematen dutela dio.
 
Udaleko Parekidetasun Batzordeak, Emakumeen Topaguneak eta Pil-pilean Euskara Elkarteak hartu dute parte egitaraua osatzen.  
 
Udalbatzarrean sistema errotik aldatzeko beharra aipatu zen
 
Lorea de Castro Parekidetasun Batzoreko buruak komunikatua irakurri zuen Martxoak 8, Emakumezkoen Nazioarteko Egunaren harira. Emakumeek jasaten duten zapalkuntza egiturazkoa dela eta antolaketa ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan uztartuta dagoela esan zuen:
 
“Egiturazkoa da, patriarkatua gure jendartean erabat errotuta dagoelako eta antolaketa eredu hori sistema kapitalistaren ezinbesteko zutabea delako”.
 
Bukatzeko, Soraluzeko Udalak mugimendu feministak antolatuko dituen ekimen guztietara joateko deia luzatu zien herritar guztiei.