Domekan "Media maraton del camino" maratoi erdiaren laugarren edizioa jokatu zen. Najeran hasi eta Santo Domingo de la Calzadan amaitzen den lasterketan bi plaentxiatar izan ziren: David Rascon eta Gonzalo Ariznabarreta.
Minutuko isilunea Iñakiren omenez
{mosimage}
David Rasconek Iñaki Ruizen dortsalarekin egin zuen antxitxiketan: "Oso lagun onak ginen. Biok eman genuen izena lasterketa hau korritzeko eta bere omenez, nere dortsalaz gain berea ere eraman nuen, 455 dortsala. Oso emotiboa izan da lasterketa hau niretzat".
Honez gain, azaldu du lasterketa hasi aurretik minutuko isilunea gorde zutela Iñakiren omenez.
Beheko esteka hauetan helmugaratzen ageri dira plaentxiarrak.