Infantilek Kopako lehen garaipena eskuratu dute

plaentxia_com 2012ko mar. 5a, 13:19
Yerimarren hiru golek eman zioten garaipena taldeari (1-3). Berraondo entrenatzaileak eta taldeak pozik hartu dute garaipena. Hurrengo lehia Zumaiaren aurka jokatu beharko dute, aurkari berria plaentxiarrentzat.  
 
Infantilek Kopako lehen garaipena eskuratu zuten zapatuan, Bergararen zelaian. Yerimarren hiru golek eman zioten garaipena taldeari, Bergararren gol baten aurrean (1-3). Berraondo entrenatzaileak eta taldeak berak, pozik hartu dute garaipena. Hurrengo lehia Zumaiaren aurka jokatu beharko dute, talde berria plaentxiarrentzat.
 
Kopako azken jardunaldia ondo joan da "B" Erregionalarentzat ere. Ezozin Beti Ona "B" 4-2 garaitu eta gero, sailkapenean bigarrenak dira 17 punturekin. Asoleus donostiarren aurka lehiatu beharko dute asteburu honetan, bi postu beherago daude, 14 punturekin.
 
Preferenteak berdinketarekin joan ziren Amaikak Baten aurkako partidutik (2-2). Mutriku izanen dute aurkari, plaentxiarren azpian daude sailkapenean, 13 puntu dituzte, Preferenteak 17. 
 
Igoera fasea jokatzen diharduten Jubenilak askogatik galdu zuten Urolaren kontra (0-5). Euren alde esan, taldeko lehenak dela Urola, hurrengo neurketa Martuteneren aurka izango dute, 10 puntu dituzte donostiarrek, Sorako Jubenilak beste, beraz, lehia estua izan daiteke zapatukoa. 
 
Kopako ligan berdinketa eskuratu zuten Sorako Kadeteek, Bergararen aurka 2-2 amaitu zen partidua. Antzuolaren aurka lehiatuko dira zapatu honetan. Antzuolak partidu bakarra irabazi du Kopan.