Kultur ekitaldiz betetako martxoa dator

plaentxia_com 2012ko mar. 2a, 14:03
Herriko kaleak bizi-bizi egongo dira hile osoan zehar, martxoaren 8aren inguruko topaketekin, Txuri Urdinen ospakizunekin eta txistularien Kaledantza egunarekin. Hori gutxi balitz, Laburbirako film laburrak, umeentzako eta hain ume ez direnentzako zinea ere izango da. Eta hilabetea amaitzeko sagardotegira irteera! Zer gehiago behar duzu? 
 
 
Martxoaren 1etik 30era
KZGUNEKO INTERNET IKASTAROAK
16etatik 20etara zabalik
 
Martxoaren 1etik 30era
IDAZLAN LEHIAKETA 
LH eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat
 
Martxoaren 7a, eguaztena
"Eguneroko jarduerarako Kit-a", emakume eta gizonen arteko desberdintasun egoerak bistaratzeko ekintza.
19.00etan udaletxean. 
 
Martxoaren 8a, eguena
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Pankarta egiteko topaketa, Plaza Barrian, 18.00etan
Elkarretaratzea, 19.00etan. 
Pintxo-pote feminista, herriko tabernetan, 19.30ean. 
 
Martxoaren 9a, barixakua
"Emoziotegia", Helduentzako Ipuin kontaketa, Ixabel Millet-en eskutik.
22.30ean, Zinean. 
 
Martxoaren 10a, zapatua
TXURI-URDINAK KIROL LAGUNARTEAREN IX. URTEURRENA
Salda eta txorizoa, Plaza Zaharrean 11-00etan. 
Puzgarriak, Plaza Barrixan 12.00-14.00 eta 16.00-19.00
Gorriti eta bere animaliak, Plaza Zaharrean, 12.00-14.00 eta 16.00-19.00
Buruhaundiak, herrigunean, 12.30ean.
Txarangaren kalejira, herrigunean, 13.15ean.
Bazkaria, Txurruka jatetxean, 14.30ean.
 
Martxoaren 11, domeka
Haurrentzako Zinea: "Hirukiak: Pirata Andreak", "Troiako Elena" eta "Oliver Twist". Arratsaldeko 17.00etan Zinean. 
 
Martxoaren 13tik 31ra
Argazki erakusketa: "KONTRARGI 2012"
Astegunetan 19.00etatik 20.30era eta asteburuetan 12.00etatik 13.30era, kiroldegiko erakustaretoan. 
 
Martxoaren 16a, barixakua
Antzerkia: "Como como coco, me descoco poco" Quemadura Teatro antzerki taldea.
22.15ean Zinean. 
 
Martxoak 23, barixakua
LABURBIRA laburmetraien emanaldia, 22.15ean, Zinean. 
 
Martxoak 24, zapatua
KALEDANTZA EGUNA
Txistularien kalejira, herrian zehar, 22.00etan. 
Buruhaundiak, herrigunean, 11.30ean. 
Salda eta txorizoa Plaza Barrian, 12.00etan. 
Kaledantza, dantzari eta txistulariekin, herrigunean, 12.00etan. 
Bazkaria, Allegron, 15.00etan. 
Dantza poteoa, herrigunean, 18.30ean. 
 
Martxoaren 28a, eguaztena
Musika Eskolako ikasleen Udaberri kontzertua, 19.00etan Zinean.
 
Martxoaren 30a, barixakua
Helduentzako bideo foruma: "Las chicas del calendario", 22.15ean Zinean. 
 
Martxoaren 31, zapatua
Sagardotegira irteera Pil-Pileanekin. Txartelak 35-40 eurotan, Arrano, Gaztelupe eta Iratxon.