Sagardotegi denboraldian bete-betean sartuta gaude eta ohiturari eutsiz, Pil-Pilean Euskara Elkarteak kupel artera irteera antolatu du.
Aurten martxoaren 31n izango da, zapatua, Hernaniko Larre-gain sagardotegian. Betiko moduan bi prezio ipini dira, Elkarteko bazkideentzat 35 euro eta ez direnentzat 40 euro. Tiketak bazkaria eta autobusa barne hartzen ditu.
Irteera eguerdiko 12.30ean izango da Estaziñotik. Txartelak Iratxo, Arrano eta Gaztelupen eros daitezke, martxoaren 20 baino lehen.
Ez itxaron azken unerarte, eskuratu zure txartela eta egizu txooooootx!!!!!!
{mosimage}