The Mighty Calacas talde mexikarraren blues, funk eta groove-a gaur Mendatan

plaentxia_com 2012ko mar. 1a, 14:06
Iluntzeko 20.00etan Mighty Calacas talde mexikarrak kontzertua eskainiko du Mendata tabernan. Haien aurretik ZZ Blues Band plaentxiarrak arituko dira. Irudia: reverbnation 
 
 
 
 
 
 
Gaur iluntzean kontzertu interesgarria izango da Mendatan tabernan. Mexikoko "Los Mighty Calacas" taldea arituko da. Besteak beste, Los Reyes del K.O. taldetik ezagutzen genuen Marcos Coll harmonika jolea da kideetako bat, berarekin daude Emiliano Juarez gitarra jolea, Mexikoko blues, funk eta soul eszenan oso ezaguna dena; Fernando Ruvel baxujolea, mexikoko artista ezagunenekin jo izan duena eta Mexikon ospe ona duen Zoar Miranda bateriajolea.
 
ZZ Blues Band disko grabaketa prestatzen
Talde indartsu honen aurretik, "Zuhaitz Zatitxuak Blues Band" plazentziarrak arituko dira. Taldea, euren lehenengo lan luzea izango dena prestatzen ari da, beraz baliteke aurrerapen moduan diskoko kanturen bat entzuteko aukera izatea.