Topagunea
Euskara Elkarteen Federazioak, "herrietako
Euskara Elkarteekin lankidetzan euskarazko ikus-entzunezko urteko
produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko".
Aurtengo edizioak zortzi ikus-entzunezko biltzen ditu eta 30 emanaldi egingo dira, Euskal Herrian eta baita Madril, Paris eta Londresen. Saio bakoitzak 85 minutuko iraupena izango du.
Betiko moduan, proiekzioaren amaieran ikusleek, egileekin laburren gainean solasteko aukera izango dute. Aurten lehenengoz galegozko filme bat ere eskainiko dute, euskarazko azpitituluekin. Dokumentalak, bideo-klipa, filme laburrak emango dituzte, horietako bik, Topaguneak berak sortutako Benito Ansola beka jaso dute.
Gaur gauean eskainiko dute Laburbira, 22.15ean Zinean. Hauek dira eskainiko dituzten ikus-entzunezkoak:
ABERRIA: 1961, Gotzon Elortza, dokumentala.
IZENA DUENA: Joseba Uberuaga (Benito Ansola beka)
INSTALACIÓN: Xoxe Diaz (galegoz euskarazko azpitituluekin)
OHE AZPIKO ZERA: Paul Urkijo eta David Zabala (Benito Ansola beka).
HEMEN NAGO: Maialen Sarasua
URREZKO ERAZTUNA: Jon Garaño
ZEINEK GEHIAGO IRAUN: Gregorio Muro
KANTUKA: Revolta Permanent taldearen bideo klipa.
Informazio gehiago Topagunearen gunean jaso daiteke: LABURBIRA