Jubenilak 3 puntuak eskuratu zituzten Idiazabalen aurkako partiduan

plaentxia_com 2012ko ots. 28a, 12:58
"B" Erregionala sailkapeneko bigarren postuan da, Irauli eta Ontzerriren artean. Etxean jokatzeak ez izen zorte askorik ekarri Infantilei, 0-11 amaitu zuten partidua Urki "B"ren aurka. (+gehiago)
 

Erregional Preferenteak azken jardunaldia Orion jokatu du, 3-1, Orioko garaile. Hurrengo aurkaria Amaikak Bat izango da. Sailkapenari begiratuta 22 puntu dituzte, plaentxiarrek 33. 
 
Azken jardunaldia gogorra izan da "B" Erregionalentzat, 6-0 galdu zuten Ontzerriren aurrean. Iraulik hartu du sailkapeneko lehen postua, 15 punturekin. Soraluzetarrak puntu batera daude, Ontzerri hirugarren 13 punturekin. Asteburu honetan Kopako bederatzigarren  partidua jokatuko dute, Beti Ona "B"-ren aurka.
 
Igoera Faseko ligaxkan, Jubenilek Idiazabalen zelaian jokatu eta 1-2 irabazi zieten. Datorren jardunaldian Urola hartuko dute Ezoziko zelaian. Urola ondo kokatuta dago, sailkapenean bigarren 15 punturekin. Soraluzeko Jubenilak berriz, zazpigarrenak dira, 10 puntu batuta. 
 
Kopako txapelketan Kadeteek Aretxabaletan "B"ren zelaian jokatu zuten, 4-0 galduta, esku hutsik itzuli ziren etxera. Hurrengo lehiak ere ez dirudi samurra izango denik, Bergara "B" izango dute aurkari, taldeko liderra da 16 punturekin (Kadeteek 6 puntu dituzte). Ezozin jokatuko dute, zapatuan. 
 
Emakumezkoetan Infantilentzat ez da batere asteburu gozoa izan. Etxean jokatzeak ez zien askorik lagundu, antza, 0-11 galdu baitzuten Urki "B", taldeko liderraren aurka. Datorren neurketa Bergararen zelaian izango da. Bergarak partidu bat irabazi du Kopan, eta beraz, hiru puntu ditu. Soraluzetarrak berriz, bi jokatu eta biak galdu dituzte.  
 
 Datozen partiduak: 2012/03/03
Erregional Preferentea - Amaikak Bat
"B" Erregional - Beti Ona "B"
Jubenilek - Urola
Kadeteek - Bergara "B"
Infantilentzat - Bergara