Mikel Beloki eta Alberto Losada plaentxiarrak Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera sailkatu dira

plaentxia_com 2012ko ots. 27a, 14:56

Asteburuan Gipuzkoako Mus Txapelketa jokatu da Seguran. Hirugarren postua eskuratu eta Euskal Herriko finalerako sailkatu dira. Argazkiak: euskalherrikomustxapelketa.org

 
 
 
 
Hirugarren postuan geratuta, bikotea Euskal Herriko txapelketarako sailkatu da, Arbizun izango da, martxoaren 17an.  
 
Euskal Herriko 250 herritan baino gehiagotan jokatuko da txapelketa eta sarietan 40.000 euro banatuko dira. Partehartzaile guztiek jasoko dute oroigarria. Iaz 2.200 bikotek hartu zuten parte txapelketan eta aurten, marka hori gainditu nahi dute.   
 
Zorionak eta zorte ona opa diegu!!!! 
 
 
 
 
{mosimage}
{mosimage} 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.