Soraluze Sariaren XV. edizioa jokatu zen atzo. Lehendakari Txapelketako lehen proba honetan, 23
urtetik beherako 140 txirrindulari inguruk hartu zuten parte. Ibilbidean 118
kilometro egin zituzten, Estaziño kaletik irten eta Mendaro, Angiozar,
Asensio goia eta Bergara igaro
ostean, San Andres auzoan amaitu zen forga.
Lasterketaren amaiera aldera euria eta behelainoa izan zuten txirrindulariek.
Helmugaratzen lehena Caja Ruraleko Fernando Grijalba
izan zen 2:39:54 denbora eginda.
Bost segundu atzetik iritsi ziren Ruben Fernandez taldekidea eta
Debabarrena taldeko Aitor Gonzalez, podiumean hirugarren.
Gainontzeko sariak:
-Mendiko saria: Fernando Grijalba
-Lehendakari saria: Fernando Grijalba
-Taldekako saria: Caja Rural
-Hasiberri saria: Mikel Aristi (Debabarrena)
-Herritarrendako sariak:
Alberto Ginea (Diputación de León)
Mikel Aristi (Debabarrena)
Sariaren antolatzaileek eskerrak eman zizkioten lasterketa egin dadin laguntza eman duten norbanako eta erakunde guztiei.
Alberto Ginea (Diputación de León)
Mikel Aristi (Debabarrena)
Sariaren antolatzaileek eskerrak eman zizkioten lasterketa egin dadin laguntza eman duten norbanako eta erakunde guztiei.
{mosimage}
Ruben Fernandez bigarrena, bost segundura.