"Zuk zeuk egizu" eguna, gauzak egiteko eta egiten ikasteko

plaentxia_com 2012ko ots. 24a, 13:28

Gaur hasi eta domekara bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte, kontzertuak, serigrafia tailerra, dokumental emanaldia besteak beste. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute. Ikusi egitaraua

 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur hasi eta domekara arte luzatuko dute kultur ekitaldien zerrenda Gaztetxeko asanbladako kideek. Azaldu dutenez, kontzertu sinple baten alternatiba moduan egunari beste zentzu bat eman nahi izan diote, "zuk zeuk egizu" (do it yourself) leloan inspiratuta: 
 
"Gauzak gure kabuz egitea sistemak bereganatu nahi duen ideia da: aisialdia, pentsatzea, gure umeak hezitzea… dena. Eizu zuk zeuk Eguna gauzak egiteko eta gauzak egiten ikasteko izango da". Bertaratzeko eta parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.
 
Gaur, 20:30etik aurrera: 
Tripa-festa afari begetarianoak.
 
Bihar, hilak 25 22:30etik aurrera: 
Marylin Rambo eta Norman taldeen emanaldia. Sarrera: 3 euro.
 
Domekan, hilak 26:
“Egin zuk zeuk” eguna!
Autogestioa bertatik bertara sentitu nahi dutenentzat antolatutako egitarua. 
14:00etan erreziklatutako janariaz prestatutako bazkaria. 
15:30ean “El guerrero de las basuras” dokumentalaren emanaldia.
16:30ean serigrafia tailerraren. (ekarri serigrafiatu nahi duzun erropa)
18:00etan  “Mordor Crew” eta “Crusten Unie” talde madrildar eta holandarra taulagainean arituko dira. 
Sarrera doakoa