XV. edizio honetan 23 urtetik beherako gazteek 118 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Estaziño kaletik goizeko 9.45ean irtengo dira Eskoriatzarutz. Mendaro, Angiozar, Asensio goia eta Bergara igaro ostean, San Andres auzoan amaituko da lasterketa 12.30 aldean.
Txapeldunak izendatu eta gero Ane Mendia txirrindulari soraluzetarra omenduko dute. Irakurri berari egindako elkarrizketa
Soraluze Saria hasi aurretik minutu bateko isilunea egingo dute Iñaki Ruiz Arana gogoratzeko. Frantziako Pirinioan galdu zuen bizia mendizale soraluzetarrak, joan den otsailaren 11n.
Mikel Hernandez plaentxiarrak ezingo du proban parte hartu
23 urte bete dituenez, Soraluze Sarian egin beharrekoa egin du Hernandezek. Hurrengo frogeri begira dago txirrindularia orain, Zumaiako Sarian izango da, hil honen 25ean. Horren atzetik hasiko da txirrindularitza denboraldi berria.