Domekako Soraluze Sarixan omenduko zaittue, zela jaso dozu albistia?
Pozik nago! Sorpresia izan da egixa esan. Ni ez naiz
ona izan, baina urtietan nabil hor, iraun dot. Hori errekonozitzia nahi
dabe.
Noiz hasi zinan txirrindularitzan?
22 urtekin Debabarrena taldian hasi nintzan. Oin 29 urte dittut, beraz, zazpi urte daroiadaz bertan.
Triatloietan be badiharduzu, ezta?
Bilbaotrin ibili naiz eta Goierriko Trigoi taldian nabil oin. Egixa esan, gehixen gustatzen jatana bizikletan ibiltzia da, baina txirrindularitzak dedikazino dana eskatzen dotsu eta
horregatik, biharrian garenondako egokixaguak dira triatloiak eta
duatloi frogak.
Euskal emakumiak ze egoeratan zarete ziklismuan?
Neskak ziklismotik bizitzeko oso zaila daukagu. Guk, ona izatiakin ez dogu ezer lortzen, lan haundixa egin arren, ez dau ezertarako balio izaten. Danok gure lana mantendu bihar izaten dogu.
Eta atzerriko emakumien egoera zelakua da?
Italian edo Frantzian laguntza gehixago dauke. Afizinua bera be, mutilekin moduan mobitzen da jendia. Tourrian esaterako han juaten dira, frigorifiko eta guzti, emakumezkuen karreretara. Espektakularra izaten da. Espainian ezin leike horretara bakarrik dedikatu.
Dana dala, existitzen dia neskak, oso-oso onak eta tituluak dauzkenak,
olimpikak, eta mundialistak batez ere, hortara bakarrik dedikatzen
dianak.
Ez dot nahi jendiak pentsatzerik ziklismo femeninuak merezi ez dabenik, ezta gutxiago ere.
Neskak be nahi badogu egin ahal dogu. Ni ziklismuan hasi nintzan nik nahi izan nebalako, eta danan gainetik horrekin disfrutatu egitten dotelako.
Datorren frogia noiz daukazu?
Asteburu honetan duatloia dago Mungian, esprint modalitatean eta Trigoikin konpetituko dot. Mungian hasitta, 5 km antxitxiketan, 20 km bizikletan eta 2´5 km korrika.
{mosimage}
Basauriko duatloian, taldekako garaipena eskuratu eta gero.