Aratusteetako azken eguna dantza giroan ospatu zuten atzo plaentxiarrek. Frontoia goraino bete zen playback lehiaketa ikusteko. Arratsaldean umeena izan zen, gauean berriz, nagusien txanda izan zen.
{mosimage}
Sei taldek hartu zuten parte arratsaldean, eta maila oso ona erakutsi zuten denek. Lehen saria "Aiton-amonen sevillanak" taldeak irabazi zuen, Jon Maiaren hitzak daramatzan "Amona Maria Luisa" abestiarekin koreografia flamenkoa egin zuten eta antzezle lanak ere uztartuz. Beraientzat izan zen halaber, euskarazko abesti onenari saria.
{mosimage}
Bigarren talde onena "Euskal Yeyeak" izan ziren; eta hirugarrenak "Baserriko behiak".
{mosimage}
{mosimage}
Helduen kategorian berriz, sei bakarlarik hartu zuten parte. Estiben Hoyak "La niña" izeneko ikuskizunaz lehen saria eskuratu zuen; Yesica Salguerok "Carnavales 2012" izeneko ikuskizuna izan zen bigarren onena eta hirugarrena Casandra Salguero.
{mosimage}