Emakumeen lidergoa sustatzeko ikastaroa antolatu du Debegesak Soraluzen

plaentxia_com 2012ko ots. 22a, 15:00

Debegesa garapen agentziak emakumeei zuzendutako ikastaroa antolatu du Soraluzen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Udalarekin batera. Ikastaroa Soraluzeko emakumeei zuzenduta dago, bereziki, politika, enpresa edota gizarte arloan erantzukizun postuetan diharduten emakumeei. (+gehiago)

 
Emakumeen lidergoa sustatzeko ikastaroa egingo da Soraluzen, "Adimen emozionala genero ikuspegitik" izenburupean. Hainbat gai jorratuko dituzt: genero eta sexuaren inguruko oinarrizko kontzeptuak, nortasuna eta subjektibitate femeninoaren eraikitzea, emozioak, gizarte trebetasuna, auto-motibazioaedota jendaurrean hitz egiteko teknikak.
 
Ikastaroa Soraluzeko emakume guztiei zuzenduta dago, eta bereziki, erantzukizun posturen batean dihardutenei. Hiru saiotan banatuko da ikastaroa, otsailaren 27an, martxoaren 5ean eta 12an. 
 
Hiru saioak 18.30etik 20.30era izango dira, kiroldegiko erakusketa gelan.
 
Izena emateko ealonso@debegesa.com helbidera idatzi edo deitu 943 82 01 10 telefonora (Elena Alonso).
 
Edukiak egunez-egun
Ikastaroa Elgoibarren eta Mutrikun eskaini dute eta arrakastatsua izan da batean zein bestean. Orain Soraluzen egingo da. Hizlaria Ainhoa Urien izango da, Aukera Berdintasun eragilea eta Gizarte Hezitzailea, Psikopedagogian lizentziatua da bera. 
 
Honetxek izango dira saio bakoitzeko edukiak: 
 
Gizon eta emakumeen nortasunaren eraikuntza
• Nola eraikitzen da emakumeen nortasuna?
Emakume eta gizonen rolak eta estereotipoak.
• Oinarrizko kontzeptuak .
• Adimen emozionalaren osagaiak.
 
 Zer da emakumeen jabekuntza?
·Adimen emozionalaren tresna garrantzitsuenaK:
autoestimua, autoperzepzioa eta automotibazioa
 
Jabekuntza kolektiborako jauzia.
• Jendaurrean hitz egiteko teknikak:asertzioa,
negoziazio eraginkorra
• Generoaren oztopoak: kortse femeninoa.