Playback lehiaketekin amaituko dira Soratustiak

plaentxia_com 2012ko ots. 21a, 15:16
18.00tan izango da umeena eta gaueko 23.30ean helduena. Gogoratu aratusteetako argazkiekin bilduma bat osatzen ari garela: bidali aratusteetako zure argazkia, aldizkarian eta mediatekan ager dadin!!! Kubatik iritsi berria zen kuadrila, zapatuan. (+gehiago)
  
Umeek mozorro originalak prestatzeko eta dantza eta ikuskizunerako dituzten abileziak erakutsiko dituzte gaurko play-back lehiaketan. Frontoian izango da umeen erakustaldia 18.00tan eta bost talde dira aurkeztekoak. Lehen, bigarren eta hirugarren sarituentzat 100, 75 eta 50 euroko txartelak banatuko dira. Kategoria honetan, sari berezia egongo da euskarazko abesti onenarentzat. Dena dela, parte hartzaile guztiek jasoko dute oparia.
 
Playbackaren ostean txokolate beroa banatuko dute Plaza Zaharrean eta bien bitartean Jon Urbieta DJ-a arituko da musika "pintxatzen".
 
Gaueko 23.30ean helduentzako play back lehiaketa izango da, frontoian ez, Plaza Zaharrean baino. Lehen hiru sarituek 100, 75 eta 50 euroko sariak jasoko dituzte. Helduenean bakarkako kategoria ere badago, eta lehen hiru sarituek 75, 50 eta 25 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren. Lau lagunek eman dute izena, bakarkakoan parte hartzeko.

Gaua apur bat luzatzen saiatuko da berriz Jon Urbieta DJ-a, hamabietatik aurrera.
 
Bidali aratusteetako zure argazkia, aldizkarian eta mediatekan ager dadin!!!
 
Asteazkena bitartean zuen argazkiak jasoko ditugu. Plaentxia.com-eko MEDIATEKAn zintzilikatu ditugu pilo bat, eta aldizkarian ere eskainiko dizkiegu bi orrialde... Denon artean bilduma polita osatuko dugu!!!
ESKERRIK ASKO!!!
 
Bidali helbide hauetako batera.
 
edo Errabal 15eko Pil-Pileaneko bulegora ekarri!