BIDEOA: Ziripotek eta Txatxok eman zuten Soratusteetako pregoia

plaentxia_com 2012ko ots. 20a, 14:38

 

 

Batzuk goizetik, besteak arratsaldetik, zapatuan herritar asko irten zen mozorrotuta eta kaleak kolore bizi-biziz jantzi ziren. Pailazoak, esfingeak, superheroiak, oilo-familiak, telefono konpainiak, flamenkoak, kubatarrak, mimoak... (+gehiago)

 
 
Kukumixoko ardiak eta artzainak umeekin jolasean aritu ziren Plaza Zaharrean, dantzan, antzezten... 18.30ak pasatxo zirela, Ziripotek eta Txatxok aratusteetako pregoia irakurri zuten "Gora Soratustiak! Gora Plaentxia eta plaentxiatarrak!" moduko aldarriekin. Suziria lehertzeaz batera, udaletxe inguru guztia piztu zen eta txarangak guztiak eraman zituen atzetik, desfilatzera. Iluntzean Urrats Dantza Taldeak ikuskizuna eskaini zuen, eta gero dantzaldia izan zen Plaza Zaharrean. 
 
Bihar, martitzena, umeentzako eta helduentzako play-back lehiaketak izango dira. Honez gain, tarteka Jon Urbieta DJ-ak musika ipiniko du.
 
Otsailak 21, martitzena
18.00etan Umeentzako Play Back Lehiaketa, frontoian.
19.00etan DJ Jon Urbieta, Plaza Zaharrean.
19.30ean Txokolatada, Plaza Zaharrean.
22.30ean, DJ Jon Urbieta, Plaza Zaharrean.
23.30ean, Helduentzako Play-Back Lehiaketa, Plaza Zaharrean.
00.00etatik aurrera, Dj Jon Urbieta, Plaza Zaharrean.
 
Bidali aratusteetako zure argazkia, aldizkarian eta mediatekan ager dadin!!!
 
Pil-Pilean aldizkariko 260. aleko bi orrialde beteko ditugu aratosteetako argazkiekin. Beraz, atera argazki bat banaka, binaka, taldean, ... dena delako modura, eta bidali helbide hauetako batera. Plaentxia.com-eko MEDIATEKAn zintzilikatu ditugu pilo bat, eta aldizkarian ere eskainiko dizkiegu bi orrialde... Denon artean bilduma polita egingo dugu!
ESKERRIK ASKO!!!
 
 
edo Errabal 15eko Pil-Pileaneko bulegora ekarri!