Kaltea joan den urteko azaroko euriteek eragin zuten. Luiziak eragin eta lurrak Irure auzoko errepidea hartu zuen
bertako baserriak inkomunikatuz. Lanak egiten hasi baziren ere, aseguruen arteko desadostasunek geratu arazi egin zituen.
Nerea Unamuno: "Ia oinguan hitza betetzen daben!"
Nerea Unamuno, Unamuno enpresako arduradunarekin
harremanetan ipintzean, gune honi azaldu dio, azken astean Bidegiko eta
"Willis" aseguru etxekoak bertan izan direla peritoekin beharren: "Ikusi
dittugu lanian eta udalian be badakigu erantzukizun bila ibili dirala.
Baina ez genkan idearik hilabeteko epia publikoki ipini dabena. Ia egixa dan eta
oinguan hitza betetzen daben!"
{mosimage}
Unamuno enpresa ere basaztuta geratu zen. Oraindik fabrikako aldeetako bat ezin erabili dezakete.
Luzien ostean, Aldundiak lurra kendu, uraren
kanalizazioari irtenbidea eman, luizi gehiagoren arriskua ekiditeko bi
harri-lubeta edo eskoilera eraikitzeko konpromisoa hartu zuen.
Kaltetuak udalbatzarrean izan ziren
Aurreko asteko udalbatzarrean izan ziren
Iraola-Etxebarriko bizilagunak
eta Unamuno enpresako arduradunak. Hiru hilabete baino gehiago
daramatela lanak egin zain, eta inork ez ziela
erantzun argi bat ematen, ez Bidegik ez eta aseguruek, kexatu ziren.
Gainera, pasa den egunetako izotzarekin harkaitzak askatzeko arriskua
haundiagotu egin zela gogoraratu zuten eta irtenbidea exigitu zien
politikariei. Arluziagak erantzun zien Aldundiarekin harremanetan
zeudela eta ahalik lasterren erantzun bat izatea espero zutela.
Oposizioak komentatu zuen Batzar Orokorretan Azpiegituretako
ahaldunarekin elkartzeko aukera.