Soratustiak 2012: Baserri zirkoa, desfilea eta play-back lehiaketak beteko dute egitaraua

plaentxia_com 2012ko ots. 15a, 14:23
Aurtengo ihauterietako pregoi edo aldarria, "aratusteetako pertsonaia berezi" batzuk irakurriko dutela aurreratu dute Kukumixoko lagunek... Nor izango ote dira ba? (+irakurri gehiago)
 
 
 
 
"2012ko Soratustietako pregoia emateko pertsonaia bereziak edukiko ditugu". Horixe baino ez digute aurreratu Kukumixoko lagunek. Beraz, adi egon beharko dugu, zapatu aratsaldeko 18.30ean nor azalduko udaletxeko balkoian!!!
 
Dena dela, festa giroa eguerdi aldean hasiko da herrian. Eguerdiko 13.00ean musika eskolako trikitilarien eta buruhaundien kalejira egingo da herrian zehar. 
 
Baserri zirkurako txartelik bai?
Arratsaldeko 17.00etan Kukumixok umeentzako jolas oso originala prestatu dute: "Baserri zirkua ekarriko dugu Plaza Zaharrera! Bere artalde eta artzain xelebreekin batera etorriko da eta jolas oso bereziak proposatuko dituzte. Barre asko egingo dugu eta geure gorputzak baliatuko ditugu horretarako". Ez dute zehaztasun gehiago eman, "misterioa mantentzeko"!. 
 
Pregoiaren atzetik mozorro desfilea egingo dute herrian zehar, Zubi Nagusitik irtengo da txarangak giroturik. Aratosteetako dantzen erakustaldia eta gero, "Erlaxi" taldearen dantzaldia izango da Plaza Zaharrean.
 
Zapatu gauean bertso saioa antolatu dute Arrano tabernan, Hodei Iruretagoiena eta Oier Aizpuruarekin. Txartelak Arranon eskuratu daitezke. 
 
Play-back lehiaketan izen ematea bihar arte zabalik
Aratusteetako martitzena play-back lehiaketaren eguna izaten da, besteak beste.
 
Umeen lehiaketa frontoian izango da, arratsaldeko 18.00tan. Bestetik, Jon Urbieta DJ zumaiarrak musika "pintxatuko" du Plaza Zaharrean 19.00etan lehenengo, txokolatadaren ostean eta helduentzako play back lehiaketaren ostean azkenik. 
 
Play back lehiaketako izenematea bihar itxiko da. Aurkezteko asmoa duenak lehenbailehen jo dezala udaletxera, edo 943 75 30 43 telefonora deitu. Animatu zaitezte eta hartu parte lehiaketan!!! 
 
Bidali aratusteetako zure argazkia, aldizkarian ager dadin!!!
 
Pil-Pilean aldizkariko 260. aleko bi orrialde beteko ditugu aratosteetako argazkiekin. Beraz, atera argazki bat banaka, binaka, taldean, ... dena delako modura, eta bidali helbide hauetako batera. Plaentxia.com-eko MEDIATEKAn eta aldizkarian agertuko zarete!!!!
ESKERRIK ASKO!!!
 
aldizkaria@pilpilean.com
plaentxia@pilpilean.com
 
edo Errabal 15eko Pil-Pileaneko bulegora ekarri!
 
 
 
2012ko SORATUSTIAK
 
Otsailak 18, zapatua
*12.30ean,Trikitilari eta buruhaundiak kalez kale.
*17.00etan, Plaza Zaharrean. Haurrentzako jolasak
*18.30ean, udaletxean. Aratosteetako pregoia. 
*18.30ean, Zubi Nagusitik. Mozorroen desfilea. 
*19.30ean, Plaza Zaharrean. Dantza erakustaldia. 
*20.00etan eta 23.00etan Plaza Zaharrean. Dantzaldia "Erlaxi" taldearekin.
*21.30ean Bertso afaria. Hodei Iruretagoiena eta Oier Aizpurua zarauztarrekin, Arranon. 
 
 {mosimage}
Otsailak 21, martitzena
*18.00etan, frontoian. Haurrentzako play-back lehiaketa. 
*19.00etan, Plaza Zaharrean. Musika saioa DJ Jon Urbietarekin.
*Plaza Zaharrean. Txokolatada, 19.30ean.
*22.30ean Plaza Zaharrean. Musika saioa DJ Jon Urbietarekin.
*23.30ean Plaza Zaharrean. Helduentzako play-back lehiaketa. 
*00.00etan, Plaza Zaharrean. Musika saioa Dj Jon Urbietarekin.