Mingainluzeko finala jokatu dute asteburuan

plaentxia_com 2012ko ots. 15a, 12:20

Aisialdia eta euskarak bat egingo duten eremuak sortzea izan du helburu lehiaketak, umeengan hizkuntzaren erabilera sustatzeko.

 
 
 
 
 
 
Gaztetxoenengan euskara sustatzeko Atxolin Guraso Elkarteak antolatutako "Mingainluze" lehiaketa bere amaierara iritsi da. Azken saioa asteburu honetan jokatu dute. LHko 1go maila eta 6. maila bitarteko ikasleek hainbat froga gainditu behar izan dituzte eta Kukumixoko begiraleek ezinhobeto girotu dute Zinea. Helburua argi izan dute: aisialdia eta euskarak bat egingo duten eremuak sortzea eta horrela, umeengan hizkuntzaren erabilera sustatzea.

Pozik dira Kukumixoko kideak Mingainluzek jasotako erantzunarekin. Berez, ez diote konpetizio itxurarik eman nahi izan lehiaketari, baina, irabazleak egon, egon dira:
 
1.go eta 2. maila: Ibai Rodriguez eta Ekain Larrañaga
3. eta 4. maila: June Eguren eta Miren Alonso
5. eta 6.maila: Julen Soraluze eta Iker Urkiri
 
ETB1eko Mihiluze saioko jolas bana jaso zuten irabazleek. Bukatzeko, talde argazkia atera zuten.
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage} 
 
mingainikuspegia.jpg

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.