Erregional Preferenteak ez du punturik eskuratu

plaentxia_com 2012ko ots. 14a, 14:53
"B" Erregionalak berriz, kanpoan jokatu eta garaitu egin zituen Eibartarrak "B"ko jokalariak, 1-3. (+gehiago)
 
Joan den jardunaldian Sorako "A" Erregionalak postu bat galdu du sailkapenean, 0-3 irabazi zion Lagun Onak-ek.
 
"B" Erregionalak berriz, kanpoan jokatu eta garaitu egin zituen Eibartarrak "B"ko jokalariak, 1-3. Kopa jokatzen ari dira Kadeteak ere. Azkena, galdu egin dute Eibartarrak-en aurka.
 
Jubenilak berriz, igoera fasean lehiatzen ari dira. Azken neurketa Ezozin jokatu zuten Hondarribi "B"ren aurka eta 4-2, plaentxiarrentzat izan ziren hiru puntuak. Sei partidatik bi irabazi eta lau galdu dituzte. Urnietan lehiatuko dira datorren astean.
 
Emakumezkoetan, Infantilak 6-1 galdu zuten Arizmendiren aurka. 
 
Datozenak:
Orioko -"A" Erregionala
"B" Erregionala - Aretxabaleta "C"
Arrasate "B" - Kadeteak
Infantilak - Urki "B"