Pirinioetako Soum du Léviste tontorra igotzen ziharduela hil da
Iñaki
Ruiz mendizale soraluzetarra zapatu eguerdian hil zen beste mendizale
batzuekin batera Pirineotako Soum du Léviste tontorra igotzen
ziharduela. Hurbileko lagunek jakinarazi digutenez, igoeraren azkenengo
zatia igotzen ziharduela jausi omen zen. Handik lasterrera, helikopteroz
Tarbeko erietxera zeramatela galdu omen zuen bizia jausi zenean hartu
zituen golpeen eraginez.
Iñaki oso pertsona ezaguna zen herrian, batez ere urte askoan mendi taldeko kide izan zelako baina baita izaera irekiko eta konpromiso sozial handiko pertsona zelako. Horregatik, herritar askorekin zuen harremana eta oso maitatua zen.

Argazkiak: Andoni Calles
Horrela jaso dute albistea komunikabideek
Gara:
Eitb.com:
Deia:
Diariovasco.com: