Iñaki Ruizi azken agurra emateko ekitaldia martitzenean

plaentxia_com 2012ko ots. 13a, 11:17
Iñakiren hurbileko pertsonek jakinarazi digutenez, Iñakiri  azken agurra emateko ekitaldi zibila martitzenean egingo da Plaza Barrixan arratsaldeko 19:00etan. Senide eta lagunek antolatutako ekitaldia izango da eta mendizaleek, dantzariek, musikariek eta lagunek parte hartuko dute. Bihar arratsaldeko 19:00etan Iñakiren aldeko meza eskeiniko dute elizan baina ekitaldi nagusian martitzenekoa izango da, gorpua bertan dela egingo dena. 
 
Pirinioetako Soum du Léviste tontorra igotzen ziharduela hil da
Iñaki Ruiz mendizale soraluzetarra zapatu eguerdian hil zen beste mendizale batzuekin batera Pirineotako Soum du Léviste tontorra igotzen ziharduela. Hurbileko lagunek jakinarazi digutenez, igoeraren azkenengo zatia igotzen ziharduela jausi omen zen. Handik lasterrera, helikopteroz Tarbeko erietxera zeramatela galdu omen zuen bizia jausi zenean hartu zituen golpeen eraginez.

Iñaki oso pertsona ezaguna zen herrian, batez ere urte askoan mendi taldeko kide izan zelako baina baita izaera irekiko eta konpromiso sozial handiko pertsona zelako. Horregatik, herritar askorekin zuen harremana eta oso maitatua zen.