Telmo Esnalen "Urte berri on, amona!" pelikula emango dute Zinean

plaentxia_com 2012ko ots. 10a, 10:00

Gaur gaueko 22.15ean Telmo Esnalen "Urte berri on, amona!" euskarazko filma emango dute Zinean. Sarrerak 2 euro balioko ditu. (+gehiago)

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Udaleko Kultura Batzordeak antolatu du komedia beltz honen emanaldia. Mari amona zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen ditu "Urte berri on, amona!" pelikulak.
 
Sinopsia:
 
Mari amonak Maritxu alabaren arreta osoa bereganatzen du, eta Joxemari, Mariren suhi eta Maritxuren senarrak  zaharren egoitza batean sartzea erabaki du. Joxemaruj, emaztea ohartu gabe, egin behar du hori, Kintxo suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza dirudiena, amonaren izaera dela eta, ustekabeko ondorioak ekarriko dituen lehia bihurtuko da".
 
 
Napoka Iriaren kontzertua
Pelikularen ostean, 23.30ean Napoka Iria bikoteak kontzertua eskainiko du Gaztelupe tabernan. Elgoibar eta Eibarko taldeak "Lehertarazi edifizioak" bere lehen disko luzea aurkeztuko du.