Oinarrizko zerbitzu publikoetan Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi dituen murrizketen aurrean, lau orduko lanuztea egin dute udaleko harrera bulegoetako langileek eta Plaentxi Herri Ikastetxeko zenbait irakaslek. Zehazki, irakaslegoaren %73,68ak bat egin zuen ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek eginiko deialdiarekin. Azken asteotan gainera, elkarretaratzeak egin dituzte aipatutako murrizketak salatzeko.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.